Durangoko Udalak Conama saria jaso du Madrilen

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 27a, 15:30

Aitziber Irigoras alkateak eta Pilar Rios alkateordeak Conama saria jaso zuten Manuela Carmenaren eskutik.

Estatu mailakoa den Conama sarietan bigarren postua lortu du Durangok, 5.000 eta 30.000 biztanle arteko mailan eta atzo jaso zuten saria. Aitziber Irigoras alkatea eta Pilar Rios alkateordea, Madrilgo Kongresuen Udal Jauregian izan ziren, eta Manuela Carmena Madrilgo alkateak eman zien saria. Irigoras "pozik" agertu zen udalarentzat "hain garrantzitsua" den iraunkortasun eta ingurumen esparruan aitortza hau eskuratzeagatik. Bestalde, alkateak udal teknikarien lana ere azpimarratu zuen, eta udal langileek, proiektua azaltzeko aukera ere izan zuten Madrilen.

Eraikin publikoetan eta etxebizitzetan energia berriztagarrien azterketa egiteko plan bat aurkeztu du udalak, iaz hasi eta 2019an amaituko dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!