“Asko pozten gaitu saria hau jasotzeak eta espero dugu plan honek irudikatzen duen proiektua egikaritzea, eta ez gertatzea azkeneko legegintzaldietan egin diren plan asko sartu diren kajoi berdinean bukatzea. Bada garaia planak egitetik ekintzak gauzatzera pasatzeko”, adierazi dute EH Bilduko kideek.
Bestalde, proiektua EH Bilduk “bultzatu” duen proiektua dela esan dute. “EH Bilduk 2016ko aurrekontuetan lortutako 120.000 euroekin ordaindua izan da bere osotasunean”, jarraitu dute.