Hain justu, gaiagaz lotutako beste proiektu bat aurkeztu du udalak gaur. Europa mailako Ren0ZEB sarean sartzeko gonbidapena jaso du, eta egitasmo bat txertatu du bertan. Laubidetan duen eraikina, larrialdietarako etxebizitzak jasotzen dituena, eraberritu egingo dute efizientzia energetikoari begira. Material berriak irizpide horren baitakoak izango dira. Horrela, energia aurreztea lortu gura dute, eta eraikina energia sortzaile bihurtzea ere bai. Azken urtebetean ikerketan ibili dira, eta aurrerantzean hobekuntzarako obrak egingo dituzte. Guztira, 42 hilabeteko epea dauka egitasmoak.