Planari buruzko galdeketarik ez du aurreikusten Eusko Jaurlaritzak, baina Erabaki prest dago galdeketa eskatzeko sinadura guztiak biltzeko. “Durangarrek sinatzen jarraitzen dute, jakinda ere hautesle-erroldako %10 lortua dugula eta errolda orokorraren %10 ere gainditu dugunaren konbikzioz. Jada ez da soilik herri-galdeketa eskatzeagatik, gai honen inguruan mobilizatzen ari den durangar kopurua erakusteagatik ere bai”, esan dute Erabakikoek.
Galdeketa lortzeko ahalegina egingo dute. "Erabakin ez gara geldituko, eta beharrezko sinadurak batzen jarraituko dugu herri-kontsulta loteslea lortu arte, eta administrazioari erakusteko gure desadostasuna proiektu honekin, batez ere beronen gestioarekin".