Durangoko galdeketa

Estazioko lurrei buruzko galdeketa egitea ez du aurreikusten Eusko Jaurlaritzak

Markel Onaindia 2018ko aza. 21a, 16:27

“Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten galdeketarik, ez eta honek proiektua baldintzatzerik”, adierazi du Arantxa Tapia sailburuak, EH Bilduko Larraitz Ugarte legebiltzarkideari erantzunez.

EH Bilduk informatu duenez, Jaurlaritzak 500.000 euro gorde gura ditu 2019ko aurrekontuan, Durango Operazioa  garatzen joateko. Ikusita Erabaki plataformak galdeketaren aldeko 4.000 sinadura inguru aurkeztu dituela, hori kontuan hartu eta ea proiektua behin-behinean etengo duen galdetu dio sailburuari Ugartek. Baina, Jaurlaritzak ez du uste galdeketarik egingo denik.

EH Bilduren ustez "tamalgarria" da ETS eta udalaren jarrera. "EAJ eta PSE-EEren gobernuak ez du inolako asmorik durangarrei hitza eman eta hauek esan nahi dutena entzuteko. Interes ekonomikoak eta espekulatiboak herritarren gainetik jartzen dituzte, Durangoko herriak dituen beharrizanei jaramonik egin gabe", kritikatu dute koaliziokoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!