Aitziber Irigoras alkateak azaldu zuen Erabakik aurkeztutako sinadurak egiaztatzen ibili direla teknikariak, eta 3.033tik 2.595 onartu direla. Gero, plataformak beste bi tandatan sinadura gehiago sartu zituen, eta Irigorasen arabera, horrek prozesua atzeratzea ekarri du. Hilabete eta erdiko atzerapena hain zuzen. Orain, sinadurak aztertzeko prozedura abenduaren 3an amaituko da gehienez jota. Gero, galdeketa egin ala ez, eta zelan eta noiz garatu eztabaidatu beharko luke udalak.