Durangoko plateruen istorioak ardatz hartuta, adierazpen artistiko anitzak plazaratu zituzten taula gainean: dantza, musika, koplak... Bideoan ikusi daitekeenez, jendearen txalo zaparrada jaso zuten amaieran.
Platerueneko kultur arduradun Ihintza Orbegozok eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei, ikuskizuna hasi aurretik. Amaitzean, luntx bategaz jarraitu zuen ospakizunak.