“Durangon Plateruen plaza dago, Plateruena daukagu, baina inor gutxik ezagutzen ditu plateruak”

Aritz Maldonado 2018ko urr. 26a, 14:00

Aritz Lasargurenek, Erika Lagomak eta Matxalen Ertzillak zuzendu dute 'Plateru'. Dantza, berba eta zuzeneko musika nahasten dituen ikuskizunaren nondik norakoak azaldu dituzte lehenbiziko biek. Ia hogei sortzailek parte hartuko dute.

Zer kontatuko duzue 'Plateru-n'?
Aritz Lasarguren: Ixone Aromak eta biok ikuskizun bat egin gura genuen, ondo pasatzeko, baina zerbait kontatzeko baliagarria izango zena. Durangon, Plateruen plaza dago, Plateruena daukagu, baina inork gutxik daki nortzuk izan ziren plateruak.

Lagun asko batu zarete.
Erika Lagoma: Landuta zeuzkaten koreografiak harilkatzeko jo zuten nigana.

Nortzuk ziren plateruak?
A.L.: 1800. urtearen bueltako anaia  bi ziren, farandularen mundukoak. Guk espiritu hori daukagu eta haien ondorengoak gara. Anaia bi horiek famatuak ziren, baina arreba bat ere bazutela agertzen da testu batean.
E.L.: Hari horri tiratu gura izan diogu, baina ez biografia huts bat kontatzeko. Abiapuntu moduan hartu dugu, baina sorturiko istorioagaz gaur egungo jendartean hausnarketa eragin gura genuen.

Aurrera begira, baduzue zerbait gehiago egiteko asmorik?
A.L.: Zenbait diziplinatako jendea bildu gara. Beharbada ez gara horren kontziente, eta hau abiapuntu bat izan daiteke.
E.L.: Plateruenak horixe izan behar du. Euskal Herriarentzat plaza modura sortu zen, eta biziko da, horrela erabiltzen bada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!