Udaletxeko plaza gainezka egon da, jai giro biziaren seinale. Patxikotxugaz kalejira egin dute San Fausto auzoko bizilagunek, eta 20:00etan heldu dira plazara. Jendea urduri, jaiak hasteko gogoz, eta Zugaza Aitziber Irigoras alkateagaz eta Pilar Rios alkateordeagaz balkoira irten denean oraindik eta gehiago. Emozioak guztiz lehertu dira txupina aireratzean.
Bestalde, Durangok Planto mugimendukoak ere bertan izan dira, eta zapi berdeak eramateaz aparte, pankartak ere zabaldu dituzte.