"Gure espazio naturaletik eta Alde Zaharretik gura genukeena baino urrunago, baina gogotsu gaude jaiak esparru honetan bizitzeko", esan dute batzordekoek. Urriaren 11n, 21:00etan hasiko dituzte jaiak, Euskaraldiko kideek jaurtiko duten txupinazoagaz. Musika egitarau zabalaz aparte, aurten hiru nobedade nagusi egongo dira: Eixu artisau elkartearen azoka urriaren 12an, Garai zerbezaren dastaket urriaren 13an eta Tor magoaren ikuskizuna hilaren 21ean. "Egitarau hau herriko eragile askoren urte osoko elkarlanaren fruitua da, lan boluntarioz aurrera atera duguna", nabarmendu dute. Urriaren 13an ohiturazko paella lehiaketa egingo dute, eta pantxiketxosnenelkartea@gmail.com helbidean apuntatzea eskatu dute.
Bestalde, eraso sexisten aurkako brigada feministak mantendu dituzte, Txosnagunea "espazio seguru eta aske bat" izan dadin.