Udalak disuasiorako parkingak sortuko ditu herrian, aparkalekuen gaiari soluzio bat eman asmoz. Horrelako parking bat sortzeko aukeren artean dago Mikeldiko berdegunea, baina bizilagunak ez daude ados. Trafikoa, zarata eta kutsadura ugarituko direla uste dute, eta auzoan eduki duten aisialdirako gune bat galduko dutela.