26 plazako disuasio aparkalekuaren aurka sinadurak batzen dabiltza auzotarrak. Euren ustez auzoak asko irabazi du Muruetabarriko etxe berrien ondoan berdegunea zabaldu zenetik, eta bertan aparkaleku bat sortzeak trafikoa, segurtasun eza eta zarata handituko luke.
Protestan A8ko bidesarien aurkako plataformako kideek ere parte hartu dute, auzokideei euren babesa erakusteko.