Legearen arabera, udalak urriaren 18ra arteko epea du erantzuteko, Erabakik informatu duenez. "Benetan azkeneko unerarte itxarongo dutela? EAJ eta PSE-EEk osaturiko udal gobernuari ahalik eta erantzunik azkarrena eskatzen diegu", esan dute oharrean.
Bestalde, proiektuan islatzen den biribilgunea eraikitzen ari direla salatu du plataformak, plana behin-betikoa izan aurretik. "Zer dakigu biribilguneari buruz? Balierrek uztaileko komisioan adierazi zuen bezala, oraindik ez dakite zer den hor egiten ari dena? Epaitegi atzera joatea besterik ez dago: biribilgunea, espaloia eta errepidea ikus daitezke".