Durangon bart gauez "osasunerako aire kaltegarria" egon dela ohartarazi du Herriaren Eskubideak

Markel Onaindia 2018ko abu. 29a, 16:31

Julian Rios zinegotziak sare sozialetan azaldu du gau osoan zehar aire kalitatea ez dela ona izan, PM 2,5 suspentsio partikulen maila kontuan hartuta.

Egunean zehar airea ona izan da Riosek emandako datuen arabera, baina gauez PM 2,5 partikulek maila moderatua eman dutela erakusten dute. Partikula horiek osasunerako arriskutsuak dira, txikiak izanik arnasbideetatik sartu daitezkeelako.

Herriaren Eskubideak sarri salatu ditu antzeko egoerak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!