Era berean Herriaren Eskubideak azaldu duenez, airearen kalitatea neurtzeko San Roken dagoen estazioak akatsak ditu eta datuen herena ez du jasotzen. "Neurketa horien jarraipen zehatza egiten dugu, eta aldiro-aldiro ez du funtzionatzen", dio Ríosek. Bestalde, San Rokeko estazioak airearen kalitateari dagokionez partikula zehatz batzuk neurtzen dituela gogoratu du.