Bestalde, hainbat herritarrek usain txarra sumatu dutela ere gogorarazi du zinegotziak. Ildo horretatik, emisio gunea non egon daitekeen jakiteko azterketa zehatzagoak beharrezkoak direla azpimarratu du Ríosek. Indize hauek talde sentsibleei eragin diezaieke gehien, pertsona nagusiei esate baterako. Airearen kalitatearen inguruan, Durangoko gobernu taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera ere kritikatu du Ríosek. "Urte bete daramagu airearen kalitatearen inguruan gure kezka azaltzen, eta ez da aurrerapausorik eman".