Goiztidi Diazek (EAJ) dio "aldaketa onuragarriak" izango direla erregistratutakoak, eta eguneratu arren, "hasierako helburua ondo bete" duela TAO sistemak. Pilar Riosek (PSE-EE) gogoratu du Durango zerbitzu herria dela, eta eskualdetik jende ugari etortzen dela. TAOrena "sistema bizia" dela, baina ez duela behar "aldaketa sakonik".
Hain zuzen, aldaketa sakon baten aldekoak dira oposizioko alderdiak. "Zer gertatzen da TAOgaz? Ez dugu hobetzeko aukera aprobetxatu", dio Dani Maeztuk (EH Bildu). Bere esanetan, arazoak sortu dira auzoetan, kanpotik datozenak TAO bako eremuetara joaten direlako. Horregatik, "bigarren mailako herritarrak" sortzen direla dio. Hori gertatu dela adibidez Lehendakari Agirre kalean, eta gauza bera pasako dela San Inazion TAO kentzean. Auzoetan dagoen aparkaleku arazoaren aurrean, disuasio parkingak ezarriko direla iragarri du Pilar Riosek.
Julian Riosek (Herriaren Eskubidea) salatu du "inposizioa" dela aldaketa kopuru hau. Iaz egindako foro zabalean hainbat ekarpen egin zituztela auzo ugaritako bizilagunek, eta "denak atzera bota" dituela gobernuak.