TAO zerbitzua kudeatzeko kontratuaren esleipena orain dela hilabete batzuk amaitu zela azaldu du Herriaren Eskubideak. Harrezkero, hainbat auzo elkartek eta merkatarik udalagaz batzar bakarra egin dutela azaldu dute. "Enpresaren proposamenak bertaratu zirenak ez zituen konbentzitu", dio oposizioko alderdiak. Egoera horren aurrean, Herriaren Eskubideak prozesu parte-hartzaile baten bidez herritarrekin zerbitzua adostea proposatuko du datorren martitzeneko plenoan.