Erabakik astelehenean aurkeztu zituen udaletxean galdeketaren aldeko 3.033 sinadurak, legeak exijitzen dituenak gaindituta. Horregatik, ez du ondo ikusi udalak dekretua sinatu eta planagaz aurrera egitea. "Herritarren parte hartzeko eskubideen kontra doan beste ariketa" bat dela uste du plataformak.