Martitzeneko Hirigintza Batzordean azaldu zutenez, irailaren 28ra arte urbanizazioari buruzko alegazioak egiteko aukera emango du udalak, baina ez ordenazioan aldaketa sakonik proposatzeko. Plana udaleko webgunean ikusgai jartzeko asmoa dute. Herri-galdeketa eskatzen duten 3.000 sinadura baino gehiagori "entzungor" egin izana salatu du EH Bilduk.