Berdegunea aldarrikatzeko 'sonbrillada' egingo dute Mikeldiko bizilagunek

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 9a, 11:46

Udalak Mikeldin egiteko asmoa duen disuasio aparkalekuaren aurka auzokideek mobilizaziora deitu dute, martitzenerako. Eguzkitakoak, toallak, aulkiak eta tunbonak eramango dituzte berdegunea "topaketarako lekua" dela irudikatzeko. "Auzoaren ongizaterako beharrezkoa den lekua aldarrikatu gura dugu", diote auzokideek.

Ekainak 26an auzokideok Udaletxean mozio bat aurkeztu zuten Mikeldiko idolo aurrean dagoen berdegunean aparkaleku disuasoriorik ez eraikitzeko eskatuz. Udalak baina, mozioa baztertu egin zuen. Hala ere, auzokideek mobilozazioekin jarraituko dutela aurreratu dute. 


Bihar, martitzena, Mikeldiko idolo aurrean 'sonbrillada' bat egingo dutela iragarri dute, 20:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!