Beraz, gaur plataformako ordezkari batek irakurriko du proposamena, eta berak defendatuko du alkatearen eta zinegotzien aurrean. Aukera hori Parte-Hartzerako ordenantzari esker zabaldu da, udalak iaz onartutakoa dena, EH Bilduk sustatuta.
Auzoan aparkaleku bat eraikitzearen aurka dauden Mikeldi, Juan Olazaran eta Muruetabarriko biztanleen plataformak mozioa aurkeztuko du gaur udaleko osoko bilkuran, eta lehenengoz eurek zuzenean egin ahalko dute. Orain arte, gobernuak edo alderdi batek aurkeztu behar zuen elkarteen edo herritarren izenean, eta horiek ez zuten eztabaidan parte hartzeko eskubiderik. Amaieran hartu ahal zuten hitza soilik.