Kartzelan 20 urte daramatzan Gorka Fraile etxeratzeko eskatuko dute

Markel Onaindia 2018ko mai. 29a, 13:14

Gorka Fraile preso durangarrak 20 urte daramatza kartzelan, eta zapatuan egun osoko jardunaldia prestatuko dute bere senide eta lagunek, presoaren etxeratzea eskatzeko.

11:30ean haurrentzako antzerkia egongo da Plateruenean, 13:00etan mosaikoa Santa Anan, 14:30ean bazkaria antzokian, eta ostean Anje Duhalderen kontzertua bertan. 

Gaixo larrien zerrendan
Fraile Badajozeko (Extremadura, Espainia) espetxean dago. 2015ean mingaineko minbizia topatu zioten, eta horregatik etxeratzeko eskatu izan du berak epaitegietan, eta bere ingurukoek ere bai kaleetan. Etxeratek gaixo larrien presoen zerrendan kokatua du Fraile. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!