Gorka Fraileren askatasuna eskatu dute kaleetan

Anboto 2016ko api. 25a, 10:47
Argazkia: (Plataforma)

Gaixorik dagoen presoaren aldeko plataformak mobilizazio ibiltaria antolatu zuen zapatuan.

Fraile bezala, gaixorik dauden gainerako preso politikoak ere izan zituzten gogoan ekitaldian. Guztien alde, parte hartzerako deia egin zuten Hartu trena dinamikagaz, Anbulategitik hasita eta kaleetan zehar ibilita. Andra Marin egindako ekitaldi bategaz amaitu zen mobilizazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!