“10.700 ikaslek jaten dituzte produktu ekologikoak”

Markel Onaindia 2018ko mai. 23a, 12:40

Amankomunazgoak eta Urkiola Landa Garapenak antolatuta, Oinak Lurrean jardunaldien bigarren edizioa egingo dute bihar Plateruena kafe antzokian. Durangaldeko nekazaritza-lurren eta eskola jangelen etorkizunaz hausnartzeko plaza izango da. Kanarietako gobernuaren Ecocomedores programako arduraduna den Margarita Hernandez bertan izango da.

Zelan hasi zineten Ecocomedores programa garatzen?
2010ean sektoreagaz egindako analisi parte-hartzaile baten ostean hasi zen. Proiektu pilotu lez hasi zen, irla bakoitzean eskola batean. Nekazariek euren eskaintza Interneten eskegitzen dute astero, eta ikastetxeek eskaria egiten dute gero. Sukaldeko beharginak Hezkuntza Sailaren baitakoak dira.

Zer helburu du programak?
Alde batetik, umeen osasuna hobetzea, menuan bertako eta sasoiko produktuak txertatuta.  Oraindik menua ez da %100 ekologikoa. Bestetik, nekazarien profesionalizazioa eta garapena indartzea.

Zenbat ikastetxetan zaudete?
Uneotan 51 ikastetxe daude. 10.700 ikaslek jaten dituzte produktu ekologikoak. Ikastetxeen interesaren eta nekazarien eskaintzaren arabera, hazkunde orekatua izatea gura dugu. Gazte nekazari batzuk batu dira orain, adibidez. Horregatik, ikastetxe gehiagotara heltzeko moduan gaude. 102 nekazari ditugu uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!