Interesa duten gazteek Herritarren Arreta Zerbitzura (Barrenkalea, 17) jo behar dute. Alokairuko errentak 115 eta 300 euro artekoak izango dira, eta bakoitzaren diru-sarreren arabera ezarriko dituzte.
Pilar Rios alkateordeak udal gobernuak eta oposizioak ordenantza garatzen egindako lana nabarmendu du, eta ekimenagaz gazteen emantzipazioa lagundu gura dutela dio. "Alokairua aukera eskuragarria eta erreala izatea nahi dugu, gazteek bizitza autonomoa izan dezaten errazteko".