Bidezabal, aurkezpena goizean eta txapelketa arratsaldean

Anboto 2018ko api. 28a, 12:27
Bidezabaleko atletak gaurko aurkezpenean.

Durangoko atletismo taldeak denboraldiko aurkezpen ofiziala egin du gaur goizean, Jesuitak ikastetxeko Arrupe aretoan. Bazkalostean nagusiak Donostiara joango dira Espainiako Ohorezko Mailako lehenengo jardunaldian lehiatzera.

Emakumeen taldeak estatuko kategoriarik gorenera igotzea lortu zuen iaz. Maila horretan Bizkaiko talde bakarra da eta bertan geratzeko adina puntu batzea da aurtengo helburua.

Iaz 69 domina irabazi zituzten Bidezabaleko atleta guztien artean: 11 Espainiako txapelketetan, 29 Euskadikoetan eta 29 Bizkaikoetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!