Durangoko Kulturaleko gazteak Nazional Mailara igo dira

Joseba Derteano 2018ko api. 22a, 20:22

Balmasedan lortutako puntua (0-0) nahikoa da Euskal Ligatik Nazional Mailarako saltoa emateko.

Durangoko Kulturalak, klub moduan eta bere osotasunean hartuta, denboraldi gogoangarria darama. Orain aste gutxi bigarren taldeak mailaz igotzea  lortu zuen, gaur gazteek beste hainbeste egin dute eta, hurrengo asteburuan, talde nagusiak Hirugarren Mailako liga irabazi dezakete zaleen aurrean. Puntu bakarra falta zaie horretarako.

Gazteek igotzeko arerio zuzen baten kontra jokatu dute gaur. Balmasedak irabazi balu eurak igoko ziren. Baina ez da horrelakorik gertatu. Kulturalak bere atea hutsean mantendu du, husna amaitu da partidua eta emaitza hori nahikoa izan zaie Nazional Mailara igotzeko. Maila horretantxe zebiltzan Amorebieta klubeko gazteak, harik eta orain asteburu bi Nazional Mailako Ohorezko Mailara igotzea lortu zuten arte.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!