Amorebieta futbol taldeko gazteak gailurrera heldu dira

Joseba Derteano 2018ko api. 7a, 14:59

Gazte mailan dagoen mailarik gorenera igo dira gaur: estatuko Ohorezko Mailara.

Gaur eguerdian Zornotzako Txolon futbol zelaian jokatutako partiduan 6-0 menderatu dute Loiola-Indautxu. Partiduko zati bakoitzean hiruna gol sartu dituzte. Zelaian ospatu dute igoera. Txolon lepo bete da Iraultza Etxebarriak entrenatutako taldearen lorpena bertatik bertara jarraitzeko.  Ohorezko Maila sortu zenetik Amorebietako gazteen taldeak lehenengoz jokatuko du maila horretan. Aurretik, orain 27 urte, estatuko kategoriarik gorenera igo ziren, baina orduan mailen beste egitura bat zegoen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!