Bigarren Erregionaleko liga amaitzeko bost jardunaldi falta dira, baina Durangoko Kulturalaren bigarren taldeak ez du puntu gehiagoren beharrik. Garaipenera ohituta dagoen taldea da. Orain urte bi sortu zuten eta bietan igo da. Gaur arratsaldeko neurketan 1-0 irabazi du Arratia Bren aurka. Zelaian hasi zen ospakizunak aldageletan jarraitu du.
Gazteen taldeak, aldiz, ezin izan du arratsaldea borobildu. Gernikaren kontra bina berdindu ostean, beste emaitzen zain geratu beharko du asteburu honetan igotzen den ala ez jakiteko. Bihar Balmasedak ez badu irabazten igo egon da, baina irabazten badu, azken jardunaldia ikusgarria izango da, Balmasedak eta Kulturalak elkarren kontra jokatuko dutelako.
Amorebieta futbol klubeko gazteek, berriz, estatuko Ohorezko Mailarako igoera lortu dute gaur eguerdian.
Kulturalaren bigarren taldeko jokalariak igoera ospatzen: