Martxoaren 8an lortutako indarrari jarraipena eman gura diote Durangoko feministek

Markel Onaindia 2018ko api. 11a, 09:54

Greba deialdiak aparteko dimentsio bat eman zion Emakumen Nazioarteko Egunari, eta Euskal Herriko kaleak emakumez bete ziren. Durangon ere manifestazio historikoa egin zuten. Egun hartan lortutako indarrari eta greban hasitako lanketari segida eman asmoz, asanbladara deitu dute feminista durangarrek, domeka honetan, 11:00etan, Andragunean.

Edukiei dagokienez ere zabala izan zen greba. Indarkeria sexista, zaintza, enplegua eta eredu kontsumista jorratu zituzten deitzailek, besteak beste. Lan ildo horiei aurrerantzean zelan heldu izango da domekako batzarraren helburuetako bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!