2018ko martxoaren 8a historiara pasako da, eta eskualdean, eguneko irudi bat Durangoko arratsaldeko manifestazioan ikusi da. Jendetza ikaragarria batu da bertan. Manifestazioa amaierara heltzen zebilela, azken manifestariak hasieratik hurbil ikusten ziren oraindik. Andra Maria eta inguruak lepo bete dira amaierako ekitaldirako.
"Gaur greba feminista" eta "Gora borroka feminista" oihuak entzun dira bertan, besteak beste. Gainera, asteon feministen kontra adierazpen polemikoak egin dituen Munilla gotzainaz ere gogoratu dira. "Munilla, sorginak zure bila", aldarrikatu dute zirikatzaile.