Martxoak 8

Besoko morea jantzi eta emakumeen aldarrikapenak kalerik kale zabaltzeko unea iritsi da

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 8a, 09:31

Gaurko, martxoak 8, Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta beste hainbat eragilek deitutako Emakumeok* planto aldarriagaz bat egingo dute eskualdean hainbat emakumeek.

Esaterako goizaldean Durangoko feministek kaleak girotu dituzte mural eta pankartekin eta 9:30etatik aurrera ekintza ezberdinak antolatu dituzte. 11:30ean giza katea egingo dute eta 19:00etan, manifestazioa Andra Mariatik hasita, besteak beste.

Bestalde, Durangoko Alde Zaharreko Tabernariek atxikimendua adierazi diote martxoaren 8ko deialdiari eta 19:00etatik 20:00etara tabernak itxiko dituztela jakitera eman dute.

ANBOTOko emakumeok planto

ANBOTOko emakumeok ere Emakumeok* planto aldarriagaz bat egin dugu. Era berean, Emakumeok* Planto plataformak Durangaldean antolatu duen egitarauan parte hartuko dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!