Astelehenean hasiko dira Durangoko tren geltokiko sarbidea konpontzen

Markel Onaindia 2018ko mar. 7a, 14:02

Martxoaren 12tik aurrera ezingo da sarbide hori erabili, eta ondorioz, Askatasun etorbidean dagoena zein merkataritza gunera sartzeko dagoena erabili beharko dituzte erabiltzaileek. Lanak udaren amaiera aldera bukatzea aurreikusi du Eusko Trenbide Sareak.

Sarbidea estaliko dute ETSko beharginek, eta segurtasun aldetik ere hobetuko dute. Izan ere, eskailerak lanbainkorrak dira eta kexa ugari jaso dituzte zabaldu zenetik.

Sarbide hori, berez, larrialdietarako diseinatu zuten. Sarrera nagusia, estazio zaharra zegoen inguruetan eraikitzea da arduradunen asmoa. Beraz, gerora larrialdietarako soilik izango da egungo sarbidea, baina hala ere, estaltzea erabaki du ETSk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!