Euskal Herrian XX. mendean egondako politikari garrantzitsuenetako bat izan zen Monzon, bai Errepublika sasioan bai Frankismotik irteteko prozesuan. Indar berezia zuten bere hitzaldi eta idatziek. Urkijotarren liburuan utzitako sinaduran, Monzon Olaso'neko Telesforo lez aurkezten da, bere jaiotetxea baitzen Olaso dorretxea. "Hemen gaur bildu garenok ez dugu sekulan ahaztuko gaurko eguna. Agur berezi bat zuri, etxeko andre!", idatzi zuen Monzonek. Urkijoren amaren bazkaria dastatu ahal izan zuten zigortuek, lotarako lekua edukitzeaz gainera.
Urkijok dioenez, etxera bisitan joaten ziren guztiei eskatzen zieten liburuan sinadura uztea. Bitxikeri lez, Burgosko prozesukoek Durangon egindako agerpena dela eta, Guardia Zibilak Urkijo atxilotzera joan ziren, eta haiei ere sinatzeko eskatu zieten etxekoek. Haien mezua ez zen hain esker onekoa izango.