11:30ean irtengo da Lilakrosa Ezkurditik. Kamisetaren truke borondatea eskatuko dute antolatzaileek, eta batutako dirua Rio de Orok Saharako emakumeei laguntzeko duen proiektu baterako izango da. Lilakrosean 26 elkartek parte hartuko dutela azaldu du Pilar Rios alkateordeak, eta euren ekarpena baloratu du.
Abesti feministak
Ekintza sorta mardula prestatu dute emakumeen nazioarteko egunaren harira. Horren baitan, aipatzekoa da martxoaren 10eanAbesti eta Bertso Feministen Lehiaketaren finala egingo dela Andra Marian. 15 kantu aurkeztu dituzte neska gazteek, eta 10 hautatuko dituzte zuzenean kantatzeko. Bestalde, emakume nagusien gorputzen inguruko erakusketa martxan dago Andragunean; 16an berbaldia emango du Arantza Urretabizkaia idazleak; Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeagaz dokumental bat eskainiko dute 21ean.
Grebagaz bat
Bestalde, udalak mugimendu feministak deitutako grebagaz bat egingo duela azaldu du Riosek, eta martxoaren 8an mobilizazio horietan parte hartzera deitu ditu emakume durangar guztiak.