Jaialdiaren antolakuntzak eta feministek protokolo bat landu zuten, eta brigadak egiteaz gainera, telefono bat ere eskura ipini zuten 24 orduz. Elkarretaratze amaieran, feministen eta herri mugimenduaren elkarlanerako deia egin dute, herrian egiten diren ekintzetan modu horretako prebentzioa lantzeko.
Gaur, hotz ikaragarria egin arren, 50 bat lagun batu dira elkarretaratzean. Eguenerako ere mobilizazioa deituta dago, 20:00etan, atzo salatutako erasoari erantzuna emateko.