Durangon zapatuan eraso sexista bi salatu zirela jakinarazi dute

Markel Onaindia 2018ko ots. 27a, 11:21

Urrian protesta brezia egin zuten feministek, errenkadan etorritako erasoak salatzeko.

40 Minutu Rock jaialdiko antolakuntzak eta Bilgune Feministak oharra bidali dute, gertatutako erasoez informatu eta horren aurrean protesta egiteko. Erasoak ez ziren Landako Gunean izan; hala ere, jaialdiko arduradunek eskura ipinitako telefonora deitu zuten kalean laguntza beharrean sentitu ziren neska horiek; antolatzaileek lanketa informatiboan asmatu zuten seinale. Gaurko elkarretaratzera deitu dute, 20:00etan, Andra Marian.

Antolatzaileek nabarmendu dute jaialdi barruan giro ona egon zela egun osoan zehar. Eta, erasoak kalean gertatu arren, horietaz informatzea erabaki dute. Aipagarria da egun osoan hainbat emakumek brigada feministak egin zituztela erasoen prebentzioa sustatzeko, eta jaialdian banatutako edalontzi guztietan laguntzarako telefonoa ipini zutela, 24 orduz aktibo egon zena. Lan horiek eta gehiago beharko dira, zoritxarrez, indarkeria matxista desagertzeko: "Erasoen prebentzio eta salaketarako neurriak hartu genituen arren, protokoloa zabalduz, salaketarako telefonoa erabiltzeko deialdia luzatuz eta brigada feministak antolatuz, arazoa errotik datorrela dela ulertzen dugu", esan dute oharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!