Emakume batek bere senarrarengadik jasan duen erasoa gaitzetsi du Durangoko Udalak

Jone Guenetxea 2018ko ots. 26a, 15:15

Erasoa salatzeko elkarretaratzera deitu du Plataforma Feministak, eguenean, 20:00etan, Andra Marian.

Otsailaren 21ean emakume batek bere senarrarengadik jasandako erasoaren berri eman du Durangoko Udalak, prentsa ohar bidez. Era berean, erasoa jasan duen emakumeari babesa eta baliabide psikologiko, juridiko, ekonomiko eta asistentziazkoak eskaini dizkio.

Bestalde, Plataforma Feministak eguenean, martxoak 1, 20:00etarako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!