Elektrikariak lanean dabiltza gau ta egun, baina badirudi zorte txarra nagusi dela Durangon. Apurtutako instalazioak ordezkatzeko, gaur arratsaldean argia etengo dela abisu eman du udalak, baina arazoak handiagora jo du, behin-behinean kalean ipinitako elektrizitate sorgailua matxuratu ostean. Beharginek esan dute sorgailua konpontzen saiatuko direla, baina denbora bat beharko duela. Sareko matxura handia, biharko konpontzea aurreikusi dute.