Iberdrolaren arazo bategatik argia sarri joaten ari da gaur Durangoko alde zaharrean

Anboto 2018ko ots. 5a, 20:47

Gozo-Txori dendan, esaterako, ate automatikoa zarratuta geratu da eta une batez barruan egon dira hainbat guraso ume eta guzti. 21:30erako arazoa konponduta egotea aurreikusi dute.

16:00ak geroztik argia joan eta etorri dabil alde zaharrean. Udaltzainek esan dute arazoa konpontzeko lanean dabiltzala beharginak, eta gauerako normaltasuna etortzea espero dutela.

Sare sozialetan herritarren kexa ugari egon dira azkenaldian, herriko zenbait puntutan argia joan izan delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!