Durangon gaur ere argia joateko arriskua dagoela abisu eman du udalak

Markel Onaindia 2018ko ots. 6a, 15:58

Juan Mari Altuna kalea izan daiteke kaltetutako kaleetako bat.

Iberdrola arazoa konpondu guran dabil atzotik, eta konponketa horien eraginez, gaur arratsaldean argia joan daitekeela esan du udalak. Montevideo, Uribarri, Kanpatorrosteta, Azoka eta Juan Mari Altuna kaleetan eragin dezake, gutxienez ordu erdiz. 

Arazoa konpondu bitartean argia egon dadin, multzo elektrogeno bat instalatu du Iberdrolak Monagotorre kalean. Arazoa elektrizitate sareko hainbat koadrotan gertatu dela adierazi du udalak, Iberdrolaren iturriak aipatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!