Inpunitate Frankistaren aurkako hirien topaketan parte hartu du Durangoko Udalak

Markel Onaindia 2018ko urt. 22a, 17:15

Aitziber Irigoras alkatea buru dela, EAJ, EH Bildu, Herriaren Eskubidea eta PSE-EEko ordezkariak egon dira Bartzelonan, hiri horien sarearen bigarren topaketan. Durango 1936 elkarteko Andoni Barreña ere joan da eurekin.

Iruñean izan zen lehen topaketa 2016an. Hiri eta herri hauen helburua, koordinazio bidez Frankismoaren inpunitatea gainditzen saiatzea da. Bartzelonako Udala izan zen lan horretan aitzindari, italiar fraxistek hirian egindako bonbardaketen erantzuleak auzitegietara eramanda. Gero, Durangok jarraitu zuen bide hori, eta 2017ko uztailaren 17an kereila bat aurkeztu zuen herriko epaitegian, 1937ko martxoaren 31n Durango bonbardatu zuten italiar faxisten aurka. Epaitegiak tramitera onartu zuen, eta orain ikerketa fasean dago.

Irigorasen ustez, "Durangok krimen frankistengatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dituzten udal ekimenak aztertu eta eztabaidatu ahal izan diren topaketa honetan egon behar zuen".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!