Durangaldeko ekintza sozial, kultural eta politikoko pertsona ezagun ugari daude sinatzailen artean: Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakaria, Eneko Sagardoy aktorea, Ander Berrojalbiz musikari eta ikerlaria, Belen Bengoetxea arkeologoa, eta Jon Irazabal historialaria, besteak beste. Baita EH Bildu eta Herriaren Eskubideko hainbat kargudun ere. Guztira, 287 pertsonatik gora dira sinadura eman dutenak.
Azaroa amaieran hasi ziren makinak eremuan sartzen, eta gaur, dagoeneko, zenbait behargin materiala ateratzen ikusi ahal izan dira bertan.