Durangoko tren estazioa ez eraisteko eskatu du herritar talde batek

Joseba Derteano 2017ko abe. 21a, 20:18

Manifestu bat idatzi eta sinadura bilketa hasi dute. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakaria, Eneko Sagardoy aktorea, Ander Berrojalbiz musikari eta ikerlaria, Belen Bengoetxea arkeologoa eta EHUko irakaslea eta Aitor Aurrekoetxea EHUko filosofia irakaslea daude sinatzaileen artean.

“Gure historiaren parte garrantzitsu bat den honen eraisketaren mehatxuaren aurrean, lasaitasuna, memoria eta proiektuari beste buelta bat ematea eskatzen dugu”, jasotzen du manifestuak. “Besterik gabe, eremu hau egokitu eta horrenbeste zor dion herriak berriro erabili ahal izatea eskatzen dugu. Espazioa zabaldu dadila eta erabilera desberdin bat eman, inguruko errealitatera egokituz”. Tren estazioak Durangoren bilakaeran izan duen garrantzia azpimarratzen dute testuan.

Manifestua eta sinatzaileak LOTURA honetan irakurri daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!