Gora Etorri taldea berriro ikusi ahalko da zuzenean, 40 Minutu Rock jaialdian

Anboto 2017ko abe. 13a, 20:49

Otsailaren 24an ospatuko da 40 Minutu Rock jaialdia, eta hainbat talde garrantzitsuk parte hartuko dute: Gatibu, Glaukoma, Tremenda Jauria, Su Ta Gar, Des-kontrol... Durangaldeko taldeen kasuan, aipagarria da San Fausto jaietan nobedade izan zen Gora Etorri taldearen partaidetza.

Gazte Egunerako abestiagaz debuta egin zuten Gora Etorrikoek, eta jaietan emandako kontzertuak ikusmina sortu zuen. Dance estiloa jorratzen dute, Hemendik At eta antzekoen bertsioak eginez. Durangaldeko taldeekin jarraituta, Sermond's ere igoko da Landako Guneko oholtzara, eta Dj Alus abadiñarra musika jartzen ibiliko da.

Elkartasun jaialdirako deia egin dute hainbat lagunek, argazki bat aterata. Sarrerak salgai daudela ere jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!