Gazte Eguneko abestia egin dute Gora Etorri taldeko gazteek

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 5a, 10:10

Durangoko San Fausto jaietako Gazte Egunerako abestia egin dute Gora Etorri talde sortu berriko gazteek.

Sorginola Gaztetxe inguruko bost gaztek Durangoko San Fausto jaietako Gazte Egunerako abestia sortu berri dute. Abestia egiteaz gain, sare sozialen bidez, Gora Etorriko kideek urriaren 14an ospatuko den Gazte Egunarekin bat egiteko deia egin diete gazteei. Gainera, bazkariko tiketak Intxaurren, Mesoi Berrian eta Kale Kantoin salgai daudela gogoratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!