Sagardoyk Altzoko Handiaren azalean sartuta egindako paperagatik jaso du proposamena. Handiak Goya sarietarako ia kategoria nagusi guztietan ditu irabazteko aukerak, tartean, film onenaren, zuzendari onenaren eta gidoi onenaren atalean, ere bai. Aitor Arregi eta Jon Garañoren filma 2018ko Goya sarietarako proposamen gehien jaso dituen pelikula da.
Euskarazko film batek Goya sarietan film onenaren saria irabazteko proposamena jasotzen duen bigarren biderra da. Sari banaketa 2018ko otsailaren 3an izango da.