Durangoko etorkin espainiarren bizipenak jaso eta zabaldu gura dituzte

Markel Onaindia 2017ko urr. 18a, 13:46

XX. mendeko 50eko, 60ko eta 70eko hamarkadetan egondako migrazioa beka baten bidez ikertzea proposatuko du EH Bilduk datorren martitzeneko osoko bilkuran. Juan Antonio Buenok, Iraide Donairek eta Rafa Peñafielek, Espainiar estatuko herrialdeetatik etorritako migratzaile batzuen ondorengo direnek, ikerketaren beharrizana berretsi dute pentsaurrekoan.

1950ean 9.000 biztanle zituen Durangok, eta 30 urte beranduago, 27.000tik gora. Migrazio-aldi indartsua izan zen, industrializazioak eragindakoa batez ere. Herritar horiek bizi izan zuten egoeraren eta egin zuten ekarpenaren azterketa egin behar dela uste du EH Bilduk. "Gaur egungo Durango, bere izaera, proiektu konpartitu bat da", esan du Aritz Bravok. Horrez gainera, aitortu du diskriminazioa ere egon izan dela urtetan zehar, "maketoak" edota "belarrimotzak" lez markatu izan dituztela askok. Diskriminazio horiek amaitzeko pauso bat ere izan gura du ekimenak.

EH Bilduren iritziz, bekak aurrera egingo badu, migratzaileak, auzo elkarteak eta zentro kulturalak izan behar dira protagonista. 

"Bihotz zati bana"
Andaluziatik etorri ziren Buenoren aita eta ama, Andaluziatik eta Gaztela Leondik Donairerenak, eta Gaztela-Mantxatik Peñafielenak -berak urte bi zituen-.  "Migrazioaren garrantzitik urrun, gizartea gutxi arduratu dela uste dut", azaldu du Buenok. "Durangoko bihotzean, hona etorri ziren eta etorriko diren pertsona bakoitzaren bihotz zati bana dago. Horregatik uste dut ikerketa hau beharrezkoa dela".  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!