Inaugurazioa iragartzeko prentsaurrekoan, EH Bilduren auzolan haiek "txapuzak" izan zirela salatu zuen Aitziber Irigoras alkateak, eta horri erantzun dio bigarren indarra denak. "Herritarren lana gutxiesteaz gain, ez du ulertu nahi herritarrek egindako auzolanak parkearen arazoa ikusi arazteko zirela, eta ez soluzio definitiborik eskaintzeko".